Podologoaren kontsulta eguneko zentrura

Irati Agirreazaldegi 2006ko urtarrilaren 20a

Hilaren lehenengo barikuan podologoak kontsulta izaten du Elgetan. Hemendik aurrera eguneko zentruan egongo da sendagilea.

Erretiratuen elkarteak deituta etortzen da Eibartik eta erretiratuek ez ezik nahi duten herritarrek dute bertara joateko aukera. Orain arte Kultura Etxera etorri izan da podologoa, baina hemendik aurrera kontsulta Eguneko Zentroan izango dela jakinarazi digute.

Hurrengo saioa otsailaren 3an izango da eta joateko asmoa dutenek Nati Arrietari telefonoz deituta eman beharko dute izena (943 76 80 77).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak