Dantza ikuskizuna Kafe Antzokian

I.A. 2006ko urtarrilaren 20a

Otehitzari biraka dantza ikuskizuna urtarrilaren 20an jokatuko da Espaloian. Dantza ikuskizunaz gain Oteizaren lana ere presente izango da emanaldian eta bere ahotsean entzun ahal izango dugu zein ikuspuntu duen hainbat gairen gainean. Sarrerak salgai daude.

Tanttaka Teatroak eta Kukai Dantza Konpainiak "1937, gogoaren bidezidorretatik" ikuskizunaren abiatutako lanari jarraipena emanez, erronka handi eta erakargarri bati hasiera eman diote. Izan ere, koprodukzioan lortutako bigarren ikuskizunak JORGE OTEIZA izango du oinarri. "OTEhITZAri BIRAKA" da ikuskizun berri honen izenburua.

  • Eguna: Urtarrilak 20, barikua
  • Ordua: 22:30ean
  • Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia

Oteizaz

Orion jaio zen Oteiza 1908an eta Altuzan hil urte pare bat dela. Eskultore l anetan ezaguna eta 1957an Sao Paolon saritua. Harrezkero Euskal Herrian egin ditu egunok, estetika berria aldarrikatuz. Poesia izan du bizi, baina bere karakterrak iritzia ematera bultzatu du askotan, idaztera, eztabaidatzera, berba egitera… eta gaitzat izan ditu kultura, hezkuntza, bizitza bera… Hori dena ikusiko dugu ikuskizun honetan. Ez da biografia bat Elgetan dantzaren bidez eszenaratuko dena. Oteizaren hitzak, esanak, bizitzaren gaineko hausnarketak… pisu nabarmena izango dute, hala ere.

Espektakulua

Dantzari batel hasiko du lana, Oteizaren osotasuna erakutsiko du dantzariak eta hortik aurrera momentu politak, emozioz beterikoak ikusiko ditugu. Muntaia audiobisuala erabiliko da eta presentzia handia izango du Oteizak berak eta baita bera ahots zein irudiak ere.

Oteizaren obra guztia sakon aztertu ondoren Mireia Gabilondok egin du gidoia. Bergararra da obraren zuzendaria. Jon Maia dantzaria da koreografiaren egilea eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda arduratu dira musikaz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak