Otsailetik abuztura bitartean bainuetxeetara joan nahi duten pentsiodunek eskaera egin dezakete urtarrilaren 31 baino lehen. Horretarako, gizarte-langilearen udaletxeko bulegora jo behar dute, astelehen edo ostegunean.
Baldintzak
Baldintzak
Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute.
Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodun direnek, berriz, 60 urtetik gora izan beharko dute.
Elkarbizitza eragotzi dezaketen buruko gaixotasun larririk edo kontagiatu daitekeenik ez edukitzea.
Bere kabuz ibiltzeko gai izatea.
Bainuetxeetara joateko medikuaren kontrako agindurik ez edukitzea.
Txandak
Otsailetik abuztura bitarteko hilabeteetan joan nahi dutenek urtarrilaren 31 arte dute eskaera aurkezteko epea.
Irailetik abendura bitartean joan nahi dutenek maiatzaren 16ra arteko epea dute.