Diru bilketa sakristiako teilatua konpontzeko

Irati Agirreazaldegi 2006ko urt. 16a, 10:10
Parrokiako sakristian obrak egin behar dituztela eta, diru bilketa berezia egin dute mezatan. Bestalde, kontu korrontea ere ireki dute Kutxan nahi duenak diru ekarpenak egin ditzan, obra hauen kostuari aurre egiteko.

Parrokiako sakristian teilaberritze-lanak egin nahi dituzte eta lanok ordaintzeko eliztarren laguntza ezinbestekoa da.

Hori dela eta, diru bilketa egin dute. Juan Kruz Juaristi apaizak esan digunez, "jende asko joan zen mezatara eta elizak egindako eskariari oso erantzun ona eman zioten. Gainera, espero dugu aurrerantzean ere dirulaguntzak jasotzea". Horretarako, Kutxan 0105504443 zenbakidun kontua ireki dute, nahi duenak dirua sar dezan obra hauek egiten laguntzeko.

Egurrezko egitura

Lanak udaberrian hasteko asmoa azaldu digu Juan Kruz Juaristik.

Orain dela hamar urte inguru elizan berritze lanak egin zituzten eta orain sakristiari iritsi zaio txanda. Teilatua berritzea izango da lan nagusia: "Egurrezko egitura denboraren poderioz hondatuz joan da eta hau aldatuko dugu; beharbada teilak ere berriak ipiniko ditugu. Arrazoi nagusia itoginak saihestea da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak