Asier Olanoren argazkiak Espaloian

Irati Agirreazaldegi 2006ko urtarrilaren 13a

Eguenean ipini zuten Espaloian Asier Olanoren argazki erakusketa. Hilaren 26ra bitartean egongo dira ikusgai argazkilari beasaindarraren lanak.

Kalean, Gasteizen, topatutako zenbakiak bildu ditu erakusketa honetan. Alde zaharreko portaletako zenbakiak, asko eta asko. Baita kaleko altzari, erakusleiho, afixa eta estoldetan harrapatuak ere. “Zenbakiekin oso gauza bitxiak gertatzen direla ohartu gara, jendearen bizimoduaz ari zaizkigu, ia bizi propioa bereganatuz", dio Olanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak