Gabonetako Pilota Txapelketa: 28 neska-mutiko Uberako frontoian

Irati Agirreazaldegi 2006ko urtarrilaren 12a

Herriko pilotalekua obretan badago ere, urteroko ohiturari jarraituz Umeen Pilota Txapelketa egin zuten Gabonetan.

Kirola sustatzeko taldeak eta Ozkarbi Pilota Elkarteak antolatu zuten txapelketa. Abenduaren 28an, 30ean eta 31n jokatu zituzten partiduak 28 umek Uberako pilotalekuan.

Bost mailatan jokatu ziren partiduak eta finalen ostean Iñaki Ugarteburu kirol batzordeko zinegotziak, Patxi Basauri alkateak eta Jose Mari Zezeaga pilotariak banatu zituzten sariak. Irabazleek garaikurra jaso zuten eta gainontzeko parte hartzaileek kamiseta eta domina bana. Juan Luis Ubera antolatzaileak esan digunez, “frontoian obretan daudenez, neska-mutiko gutxiago dabil pilotan eta hori txapelketan ere sumatu dugu.

Finaletako emaitzak

Aurre benjamin maila:

Neskak:

  • Jone Elkoro 16/Ane Ugarteburu 14

Mutilak:

  • Etor Zubiaurre 16 /Unai Andres 8

Benjamin maila

Neskak:

  • Ibane Zubiaurre 16 /Uxue Larrea 7

Mutilak:

  • Jon Ugarteburu 16 / Josu Mañarikua 5

Alebin maila

  • Maitena Mañarikua 16/Iñaki 5

Infantil maila

  • Iñaki Olaortua 18/Mikel Beretxinaga12

Kadete maila

  • Odei Zenitagoia 18/Mikel Agirregomezkorta 12

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak