Babestutako etxeetan izena emateko epea hilaren 31ra arte zabalik

A.G. 2006ko urtarrilaren 9a

Torrealdean egingo dituzten Babes Ofiazialeko Etxebizitzetan izena emateko interesa dutenek urtarrilaren 31ra arteko epea dute beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko.

Zozketa, berriz, maiatzean edo ekainean egingo dute, seguru asko, Udaleko iturriek esandakoaren arabera. Etxebizitzok eraikitzeko lanei dagokienez, Udalak iragarri zuen Gabonen ostean hasiko zirela; eta hasi eta gero 18 hilabeteko epean bukatuta egon beharko dira.

Baldintzak eskuragarri

Udalak iazko abenduaren erdialdera onartu zituen babestutako etxebizitzon gaineko baldintzen pleguak, hainbat aldaketa egin eta gero. Baldintzen berri jakiteko udaletxera jo edo www.elgeta.org webgunera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak