Parrokiatik bidalitako abisuak dio domekan bataioak egingo dituztela. Egun hori prestatzeko, bilera egingo dute parrokian bertan eguenean, urtarrilak 5, 18:00etan. Bataiatuak izango diren umeen gurasoak daude gonbidatuta, batez ere, bilera horretara. Bestalde, sakristiako obrak ere laster hasiko dituztela ere esaten du oharrak.