Barikuko jaialdian aldaketak egin dituzte: Gardokirekin izango da erromeria 22:30ean

I.A. 2005ko abe. 21a, 13:49
Espaloiko webgunetik jakin dugunez Gardokik erromeria egingo du, baina karaokerik ez da egongo. Barikuan egitekoa zen jaialdian aldaketak egitea pentsatu dutela adierazi dute. Herrian sortutako egonezina aipatzen dute arrazoi moduan. Ez dute zehaztu zein izan den egonezin hori.

Honela diote, hitzez hitz:

Heldu da gurera egonezina dagoela ekitaldi honen inguruan eta barne-hausnarketa egin dugu. Horren emaitza hauxe da:

  • Erromeria egingo dugu aurtengoan ere. Dantzara animatu gura ditugu herritar guztiak.
  • Ez da karaokerik-eta egongo. Taldeek ez dute kanturik egingo eta ez da batuko dirurik.
  • Ez da sarrerarik ordainduko abenduaren 23ko ekitaldian. Espaloiak herriari egiten dion oparia izango da erromeria hau.

Gure proiektua kulturarekin eta herriarekin lotutako proiektu zabala da. Ez da inondik ere zatitzailea eta indarrak batzeko ahaleginean egingo dugu aurrera. Ez Gabonetako jaialdi hau, ez egiteko asmoa dugun beste hainbat ez dira bazterrean geratuko.

Sinisten dugu kulturan, sinisten dugu kultura ekintzetan eta sinisten dugu mugimenduak irabazi behar duela egonaren aurrean. Partehartzea helburu nagusi duten jaialdion alde egitera animatu gura ditugu herritarrak. Kultura partehartzailea gustuko dugu eta esateaz gain bultza egingo dugu norabide horretan.

Hilaren 23an, 22:30ean ikusiko dugu elkar. Ez ahaztu dantzarako zapatilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak