Torrealdeako babes ofizialeko etxeen baldintzak Udal webgunean eskuragarri

Goiena 2005ko abe. 16a, 09:50
Babes Ofizialeko Etxebizitzen gaineko batzarra egin zuen martitzenean Udalak herritarrekin. Izena emateko behar diren baldintzen berri eman zuten bertan eta baldintza horiek eskuratu ditzakezue Udalaren webgunean. Etxebizitzak egiteko lanak Gabonen ostean hasiko dituzte eta 18 bat hilabete iraungo dute. Maiatzean edo ekainean egingo dute etxebizitzen zozketa.

Urtarrilaren 31ra bitartean

Urtarrilaren 31ra bitartean

Babes ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra bitartean eman beharko dute izena udaletxean.

Eskatzaileek zenbait baldintza bete behar dituzte. Baldintza horiek eskuratu ditzakezue Udal webgunean, hemen (pdf formatua, 648 kb).

Prezioak

Etxebizitzen prezioa Eusko Jaurlaritzak ipintzen du.

  • 75 metro koadrotik gorako etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzak 1.137,19 euro balio du.
  • 75 metro koadrotik beherakoetan 1,250,90 euro balio du metro kuadro erabilgarri bakoitzak.
  • Garaje eta trastelekuetan 454,67 euro balio du metro koadroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak