Eibar kirol Elkarteko jokalari guztiak batu dira urtearen azkena ospatzeko. Babajana egin dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Barrenetik Goienera babak jatera, hau da hau!
Joseba Arriaga, Imanol Etxeberria, Koldo Erostarbe (etxekoa), Aritz Solabarrieta, Iñigo Velez de Mendizabal, Iban Fagoaga Markel Bergara, Jorge Azkoitia... Entrenatzailerik eta zuzendaritzako inor ez dugu ikusi, baina bai jokalari guztiak, edo guztiak ez badira gehienak.
Lagun ezkutuaren jokoa egin dute bazkal ostean. Zein baino zein joan da etxera opari bitxi batekin. Denak ere ez dira kontatzekoak eta...
Dena ez da bazkaria. Entrenamenduak:
Plantila gorriurdinak gaur goizean Ipuruako berdegunean lan egin du eta bihar 10.00etatik aurrera azken lan saioa egingo du Lleidara bidaiatu baino lehen. 12.30etan Carlos Terrazasek larunbateko partidurako deituen zerrenda emango du eta bertan ez dira Julen, Alaña, Zubikarai eta Alberto Suárez lesionatuak egongo. Gainera, Arriaga zalantza da biharko entrenamenduan bere egoera ikusi arte, izan ere eskuin orkatilean bihurdura txikia du.