Bertso-porra antolatu du Espaloiak

Maider Arregi 2005eko abenduaren 7a

Abenduaren 18an, BECen (Barakaldo) jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Txapelketako sailkapena asmatu beharko da Espaloiak antolatu duen porran.

Finalean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, eta Sustrai Colina izango dira. Porran zortzi bertsolari horietatik lehenengo bostak zeintzuk izango diren asmatu behar da.

Izen-emateko epea zabalik

Abenduaren 17an 14:00etan amaituko da epea. 2 euroko prezioa dauka paper bakoitzak.

Nola puntuatuko dugu porran?

Irabazlea egongo da derrigor eta puntu gehien lortzen dituena izango da. Lehenengoa asmatzeagatik 6 puntu jasoko ditu, hasteko. Baina nola jaso puntu gehien? Ba lehenengoa asmatzen duenari emango zaizkio 16 puntu (gehi beste sei), bigarrena asmatzen duenak izango ditu 14, hirugarrenak 12, laugarrenak 10, bosgarrenak 8 eta horrela. Hala, puntu gehien batuko dira. Gainera, berdinketa badago, lehenengo postuak asmatu dituenak izango du saria irabazteko aukera handiena.

Saria

Irabazleak 2 pertsonentzako afaria irabaziko du Espaloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak