Babes Ofizialeko Etxebizitzen gaineko bilera egingo da

Goiena 2005eko abenduaren 6a

Abenduaren 13an, asteartean, izango da bilera Espaloia Kafe Antzokian arratsaldeko 19:00etan.

Oraingoz 100 lagunek eman dute izena etxe horietarako, baina bilera irekia izango da edozein herritarrendako.

Besteak beste, zozketan parte hartzeko zein agiri aurkeztu behar diren jakinaraziko dute Udaleko ordezkariek.

Bizigune programa

Bestalde, gogoratu, Bizigune programanren bidez etxebizitza hutsak errentan emateko eta hartzeko aukera izango da Elgetan.

Interesatuek udaletxean jaso dezakete horren berri astelehenetan, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Sudaresak ere emango du informazioa telefono zenbaki hauetan: 943 79 33 99/943 79 06 45

Udalak etxebizitza zergaren %50 emango du laguntza moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak