Bizigune programa abiarazi dute

Irati Agirreazaldegi 2005ko abe. 6a, 16:35
Udalak Bizigune programarekin bat egin du. Herrian hutsik dauden etxebizitzak errentan eman eta hartu ahal izango dira programa honen bidez.

Eusko Jaurlaritzak Visesa enpresa publikoaren bidez etxebizitza hutsak errentan hartzen ditu gero Etxebiden (Etxebizitza Euskal Zerbitzuan) izena eman dutenen esku jartzeko.

Jabeak hilero jasoko du errenta Visesak emanda. Errentaren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartuko da etxebizitza dagoen zonaldean alokairuek duten prezioa.

Jabeak ez du buruhausterik izango errenta kobratzeagatik sor daitezkeen arazoekin. Gainera Eusko Jaurlaritzak hainbat gauza bermatuko ditu: hilero errenta kobratzea; eta etxebizitza egoera onean zaindu eta itzultzea kontratua amaitutakoan. Gainera, etxebizitzak berrikuntzarik beharko balu, 18.000 eurora arte interesik gabeko finantziazioa izango luke.

Izena ematea

Maizterrak errenta soziala ordainduko dio Visesari: pertsonaren edo bizikidetza unitatearen sarrera gordinen %30a. Horretarako Etxebideko Bizigune atalean izena emanda izan beharko da. Izena emateko inprimakiak Kutxan eta Euskadiko Kutxan jaso eta entregatu daitezke. Elgetan Kutxan egin daiteke.

Etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko edo etxebizitza errentan hartzeko informazio gehiago gura duenak, Elgetako udaletxean astelehenetan 9:00etatik 10:00etara emango dute horren berri. Bestela, Suradesan astelehenetatik barikutara 07:30etik 14:30era, eguaztenetan izan ezik. Suradesako telefonoak:943-793399 eta 943-790645

Udalaren laguntzak

Elgetako Udalak etxebizitzaren ondasun higiezinen zergaren %50a emango du laguntza moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak