Gure Himalaya ikusgai Kafe Antzokian

Maider Arregi 2005ko aza. 30a, 13:35
Gure Himalaya ikus-entzunezkoa izango da ikusgai Espaloia Kafe Antzokian. Emanaldia abenduaren 1ean eskainiko da arratsaldeko 20:00etan.

Iraupena: 40 minutu gutxi gorabehera.

Hizkuntza: euskara

Sinopsia: Hire Himalaya, Alberto Iñurrategiren aurreko ikus-entzunezko lana (2003), bere anaia Felix 2000ko uztailean GII-aren gailurretik jaisten ari zirenean hil zenarenganako omenaldi hunkigarria izan zen.

Felixen ahotsa, aurreko grabazioetatik berreskuratua, dugu protagonista, berriro mendizalearen eta mendiaren arteko harremanari buruzko hausnarketa sakon ederra den Gure Himalaya honetan: "Hainbeste gailurrek lehenik liluratu eta gero tenteldu egiten zaitu", dio Albertok.

Gure Himalaya Iñurrategi anaien 1991tik 1998ra bitarteko alpinista-jardueraren interpretazio sakonki kritikoa da; Pumorin gailur gorenak aurkitu zituzten unetik Gyala Beriren ertz batean oinatz guztiz iradokitzaile eta misteriotsu batzuk idoro zituzten artekoa.

Kontakizun latz honek, Himalaya "marrazo hortz-zorrotz beti ere gosetitzat" izendatzen duenak, menditik harantzagoko gogoeta bat erakusten digu; hirietaraino iristen baita eta pertsonak ere ukitzen: "zamaketariak ez dira ez lagun ez etsai; langile dira".

Laguntzailea: Kutxa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak