Zuhaitz batek eragozpenak sortu ditu Elgeta eta Kanpanzar bitarteko errepidean

Goiena 2005eko azaroaren 28a

Zabaleta auzune parean erori da zuhaitza eta errepidean arazoak eragin ditu. Dagoeneko baztertu dute errepidetik eta ez dago auto ilararik.

Hala ere, zuhaitzaren errama batzuk oraindik errepidean daude. Gainera, Elgetatik Kanpanzar bitarteko errepidean elurra urtu egin da eta izotz plakak daude. Beraz, kontu handiz gidatu inguru horretan arriskutsua baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak