Elgetako saihesbidearen inaugurazioa

Maider Arregi 2005ko aza. 28a, 13:09
Azaroaren 30ean, asteazkenean, inauguratuko dute sahiesbideko lehen zatia. Ekitaldia goizeko 10:30ean izango da.

Egitaraua

Egitaraua

1) Zinta moztea (Obretan: biribilgunean)

  • Harrera eta aurreskua.
  • Lanak inauguratzeko zinta moztea.
  • Espaloia Kafe Antzokira joango gara.

2) Ekitaldi instituzionala Espaloia Kafe Antzokian.

  • Aurkezpena: Josu Agirrezabalaga (Errepideetako Zuzendari Nagusia)
  • Azalpen teknikoa: Jose M. Sarasola (GFA)
  • Hizlaria: Patxi Basauri (Elgetako alkatea)
  • Amaiera: Joxe Joan Gonzalez de Txabarri (Gipuzkoako Diputatu Nagusia).

Oharra: 12:00etatik 14:00etara tabernetan hartzen diren edariak eta pintxoak doan izango dira, udalak ordainduko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak