Kanpanzar eta Elgeta lotzen duen errepidean, auto bat gurutzatuta dago. Errepidean izotz plakak daude eta baliteke hau izatea istripuaren arrazoia.
GI-2639 errepidea, Kanpanzar eta Elgeta lotzen dituena, izotz pista bilakatu da eta beraz, Ertzaintzak kontu handiz gidatzeko eskatu du. Une honetan garabia bertan da kamioia errepidetik ateratzeko lanetan.
Informazio gehiago izatean emango dizuegu.