Sidenor erosi dute Banco Santanderrek eta Brasilgo enpresa batek

Maider Arregi 2005ko aza. 16a, 12:46
Brasilgo Gerdau eta Espainiako Santander taldeak erosi dute 443 milioi euroren truke Sidenor enpresa. Horrela bi enpresek akzioen %80a eskuratu dute.

Hiru taldeek atzo arratsaldean jakinarazi zituzten salmentaren nondik norakoak. Akzioen %20 gorde dituzte Sidenorreko zuzendariek. %40 erosi ditu Brasilgo Gerdau konpainiak eta beste horrenbeste Espainiako Santanderrek. Akziodunei ez ezik, salmentak langileei ere mesede egingo diela uste dute Sidenorreko buruek. Hala ere, langileak arduratuta eta kezkatuta daude jabeek ez dietelako ziurtatu lanpostuak gordeko dituztela.

Bi erosle indartsu merkatuan

Erosleen indarra nabarmendu zuten atzo Sidenorreko nagusiek. Banka munduan talde garrantzitsua da Santander. Gerdau, bestalde, nazioarteko hamabigarren altzairu ekoizlerik handiena da. 29 lantegi dauzka Ameriketan urtero 16 milioi tona altzairu ekoizten ditu. Guztira, 25.000 langile ditu.

Sindenor

Sindenor altzairu konpainiak lantegi bana dauzka Basaurin, Gasteizen eta Elgetan. Egunero 1.390 langilek ateratzen dute bizimodua horietan. Elgetako lantegian, berriz, 60 langilek egiten dute lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak