Bolatoki taberna, sauna eta squasha itxiko dituzte

Maider Arregi 2005ko aza. 16a, 10:39

Gaurtik, azaroak 16tik aurrera, itxiko ditu ateak Bolatoki tabernak. Beraz, ez da taberna eta jatetxe zerbitzurik egongo kiroldegian.

Taberna ixteaz bat, sauna eta squash pista ere ezin izango dira erabili. Hala ere, Udal kirol Zerbitzuak eskaintzen dituen ikastaroak (sasoian egoteko gimnasia, erretiratuendako gimnasia, tai-chi, aerobik eta eskola kirola) kiroldegiko gimnasioan egiten jarraituko dute. Izan ere, irakasleek ireki eta itxiko dituzte instalazioak. Udalaren asmoa da kirol instalazio guztiak lehenbailehen berriz irekitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak