Antzezlan saritua Espaloian: "Pan con pan"

I.A. 2005eko azaroaren 8a

Zanguango teatrok "Pan con pan" aurkeztuko du

Espaloia kafe antzokia -ren webgunetik atera dugu berria.

Antzezlana

Umorea, poesia eta gizarteari egindako kritika nahasten dituzte Pan con pan lanean. Lehen ere egon izan dira makina bat bider gure herrian, baina antzezlan hau berezi-berezia da eta kritikak ondo hartutakoa gainera. Ez dute alperrik irabazita Max saria. Sari honen balioa handia da benetan, izan ere, Estatuko antzezleek beraiek ematen dituzte botuak eta hortik ateratzen da irabazlea. Errekonozimendua duen lana, beraz.

Jendeak talde bateko partaide izateko nahiaz eta beharraz berba egiten da antzezlanean. Gezurtxoak egunerokoari aurre egiteko… ikuslea ere antzezlaneko parte bihurtzen dute. Lan dinamikoa, freskoa eta sinesgarria. Kritikarien berba goxoak jaso dituen antzezlana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak