Elorrio eta Eibar Arrasaterako bidearekin lotuko dituen biribilgune berriaren lanak egiten ari dira Elgetan eta Salbador kaletik ezingo da autoz igaro lanek iraun bitartean.
Biribilguneak Elgetako saihesbiderako sarrera egingo du. Lanak otsailean hasi zituzten eta hil honetan amaitzekoak dira. Saihesbideak 411 metro ditu eta 1,2 milioiko aurrekontua. 3,5 metroko bi karril ditu bideak.