'Pakitarentzat bakarrik' antzezlana Espaloian

Usoa Agirre 2005ko urr. 27a, 10:30
Antzezlana barikuan, urriak 28, gaueko 22:30ean izango da Espaloia Kafe Antzokian. Sarrera doan.

Itziar Ituño izango da taula gainean agertuko den aktorea. Euskal antzezle onenari ematen zaion Jokulari saria jaso zuen 2001ean, eta Palabrismos lanarengatik Rosa Agirre saria 1995ean. Goenkale saioan ere ikusi dugu ertzainaren paperean.

Talde terapia batean ari den neska baten istorioa kontatzen du antzezlan horrek. Maitasun kontuak ez zaizkio ongi atera Pakitari eta gainera menpekotasun asko ditu, besteak beste kafe asko hartzea. Horien berri emango du berak jendearekin berba eginez.

Antzezlea: Itziar Ituño

Egilea eta zuzendaria: Ernesto Caballero

Iraupena: 60 minutu

Hizkuntza: euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak