Hamaika kantari batera arituko dira hilaren 18an, Espaloian

I.A. 2005ko urr. 13a, 20:59
Espaloian inoiz ez da egin horrelako emanaldirik. Hamaika euskal kantari ezagunek kantatuko dute martitzenean, hilak 18. Sarrera 8 euro izango da, baina euskal kantagintzan ezagunak diren kantari guztiak ikusiko dituzu batera: Urdangarin, Ken 7-ko Eñaut Elorrieta, Gari, Anje Duhalde...

HAMAIKA KANTARI esanguratsu Lauaxetaren EHUNGARRENEAN

HAMAIKA KANTARI esanguratsu Lauaxetaren EHUNGARRENEAN

  • Mikel Urdangarin

  • Gari
  • Eñaut Elorrieta
  • Rafa Rueda
  • Jabier Muguruza
  • Anje Duhalde
  • Txuma Murugarren
  • Petti,
  • Xabier Montoia
  • Xabi Strubell
  • Francis Diez

Mmusikagintzan modu aktiboan aritzen diren kantariek, Lauaxetaren testoekin osatutako grabazioa egin dute. Diskoa datorren astean kaleratuko da eta aurkezteko emanaldi batzuk burutuko dituzte:

Urriak 18, asteartea ELGETA Espaloia Kafe Antzokia. 20:00 (aurre-estrenaldia)

Txartelak salgai daude antzokian bertan, 8 euroan.

EHUNGARRENEAN HAMAIKA izenpean, Lauaxeta idazle bizkaitarraren inguruan egindako egitasmo musikala izkutatzen da. Duela EHUN urte jaio zela atzekia hartuta, Euskal Herriko HAMAIKA kantari- konpositore esanguratsuak bildu dira, bere testoetatik abiaturik, beste hainbeste abesti konposatzeko.

Egitasmoaren zuzendaria Rafa Rueda musikaria izan da; ekoizpena eta konponketa musikalak bere ardurapean joan dira. Uztaila eta abuztua bitartean grabatzen aritu ziren Azkarateko Katarain estudioan Jonan Ordorika teknikariarekin. Nahasketak irailean egin ziren eta Londonen Chris Lewisek masterizatu ondoren, urriaren 18an kalean izango da disko luzea, digipack formato dotorean.

Aipatutako kantariez gain, musikari hauek izan dira grabaketan parte hartu dutenak : Rafa Rueda (gitarrak), David Gonzalez (baxua), Rufo Urbina (bateria), Mikel Azpiroz (teklatuak) eta Asier Ituarte (tronboia).

Hitzak, Lauaxetaren olerkiak dira kantuetan eta kantari bakoitzak aukeratutakoa musikatu egin du hamaika uniberto desberdin osatuz.

Zuzenekoetan Edorta Jimenez idazlearen partaidetza izango da.

Informazioa atera dugu www.espaloia.com webgunetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak