Elgeta eta Elorrio lotzen duen bidea moztuko dute konponketa lanak egiteko

Maider Arregi 2005ko urr. 10a, 18:09
Urriak 12, asteazkena, Elgeta eta Elorrio lotzen duen bidea, GI-2632, moztu egingo dute. Egun osoan zehar moztuta egongo da bidea konponketa lanak egiteko.

Obra hauen ondorioz, Kanpanzarretik pasatzen den errepidea, GI-2639, erabiltzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Sahiesbideko lanak otsailean hasi zituzten eta datorren azarorako amaitzea espero dute. Proiektu honen aurrekontua 1, 2 milioi eurokoa da.

Lanen xehetasunak

GI-2632 konexioa biribil batez egingo da, 23 metroko diametroa dituen biribil batez. Justu poligono inguru horretatik ekingo da bigarren fasea, baina honek luzaroagorako joko du.

Azaroan zabalduko den zatiak 411 metro ditu, %8,80ko aldapa 200 metroan eta gainontzekoa %5,8koa.

Bi karrileko bidea izango da eta bakoitzak 3,50 metro izango ditu. Bide-bazterrak metro beteko zabalera eta beste 0,50 metroko areka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak