Politika zientifikoan adore politiko gutxi egon da beti dio.
Zein da Markaide, ibilbidea
Datozen urteak paregabeak izango dira zientziarako, eta batez ere astronomiarako. Onena iristear dago, azaldu digu. Zientzian eta ezagutzan gehiago inbertitu behar dela irizten du, eta ikerketa zientifikoan handizale eta bikainagoak izan beharra dagoela. Amerikar Estatu Batuetako MITek (Massachussets-eko Teknologia Institutua) eta Alemaniako Max Planck Institutuak sari garrantzitsuetarako proposatu zuten bere izena, baina ez zen irabazle suertatu. Iaz, ordea, Ikerketako Euskadi Saria jaso zuen, beretzat esanahi berezia duen golardoa, ez profesionalki duen esanahiagatik bakarrik, baizik eta baita etxean jaso zuelako, nire sorterrian. Nola eskertu ez dakiela aitortu digu Marcaidek.
Elgetan jaio nintzen, amaren baserrian, baina Arrasaten hezi nintzen, hangoa delako nire aita. Eskola Politeknikoan ikasketa teknikoak egiten hasi nintzen, baina, aukera izan orduko, Zaragozara joan nintzen, Fisika Zientziak ikastera, hango unibertsitatean kalitate oneko Fisika irakasten zutela baineukan entzunda. Eta hala da, egia da. Madrilen, Edinburgon eta St. Andrews-en ere aritu nintzen ikasten. Gero, soldadutza egitera joan nintzen. Zaragozako Unibertsitatean irakasle lagun bezala ibili nintzen tarte labur batean, eta handik Ameriketako Estatu Batuetara joan nintzen, Massachussets-eko Teknologia Institutuan, MIT ospetsuan, nahi nuena ikasteko beka bat eman zidaten-eta. Astrofisikari buruzko tesi bat prestatu nuen, eta Fisikan doktoratu nintzen. Gero Bonnera joan nintzen, Alemaniara, Erradioastronomiako Max Planck Institutura; handik Munichera, Siemens-era, eta berriz ere Espainiara itzuli nintzen, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusira. Handik bost urtera, katedra bat lortu nuen Valentziako Unibertsitatean. Duela hamalau urteko kontuez ari natzaizu, 1991koez.
Euskadi saria
Oso esanahi handia du, zeren, gainera, nire sorterriak emana da. Urte batzuk lehenago eman izan balidate, nire amak bere bizitzako pozik handiena hartuko zukeen. MITek Amerikar Estatu Batuetako sari baterako proposatu ninduen, eta Max Planck-ek Alemaniako beste baterako, baina bi kasuetan ateetan gelditu nintzen, nahiko nahigabetuta. Euskadin jasotako sariak sekulako poza eman zidan. Ez dakit nola eskertu.
Etorkizuna
Bai horixe! Bete ditzakedan baino egitasmo pertsonal eta zientifiko gehiago izaten ditut beti. Datozen bost urteetarako beteta daukat agenda, eta, gero, beste bost urteetarako beteko zait. Atsegin dut plangintzak denbora horretarako egitea. Dena den, plangintzak, maiz, irizpideak besterik ez dira izaten, bidean gauza interesgarriagoak aurkitzen ditugunean desbideratu egiten garelako hasieran aurreikusitako bidetik. Datozen urteak zoragarriak izango dira zientziarentzat, eta bereziki astronomiarentzat. Hoberena etortzear dago.
Elkarrizketa guztia euskonewsen