Lan istripuak salatzeko kale agerraldia egin dute sindikatuek

Goiena 2005eko irailaren 27a

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek kale agerraldia egin dute Elgetan, egubakoitzean, irailak 23an, gertatutako lan istripua salatzeko. Bertan, 58 urteko gizonezko bat hil egin zen. Irailaren 12a geroztik, 5 lagunek galdu dute bizia.

Elgetan kale agerraldia egin dute goizean ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek. Jende dezente bildu da, "Lan istripu gehiagorik ez" zihoen pankartaren atzean. Ordu erdiz egon dira bilduta, Elgetako plaza parean.

Sindikatuetako ordezkariek Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea eta Administrazio Publikoaren jarrera izan dituzte hizpide. Hainbeste lan istripu izatea onartezina dela salatu, eta beste neurri batzuk hartzeko garaia dela gaineratu dute.

Sindikatuetako ordezkariek esandakoa

Juan Ramon Garai (ESK): "Ekintza gogorragoak hasteko garaia da eta lantegietan lanuzteak eta asanbladak egin behar dira. Lan istripu asko azpikontratuen ondorioz gertatzen dira."

Luis Miguel Sainz (ELA): "Azken boaldan irakurketa berdina egiten ari gara. Irailaren 12a geroztik 5 lagun hil dira. Laneko arriskuen prebentzioko legea oso lege progresista da baina ez da praktikara eramaten. Gainera, enpresariek ez dute betetzen beste lehentasun batzuk dituztelako. Helburua produkzio azkarra dute."

Jon Garate (LAB): "Irakurketa ez da berria eta egoera lotsagarria da eraikuntza sektorean. Administrazio publikoak beste aldera begiratzen du arazo honena urrean."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak