Gizonezko bat hil da teilatutik erorita

Maider Arregi 2005ko ira. 23a, 13:10
Elgetako San Roke kalean 57 urteko gizonezko bat teilatua konpontzen ari zela erori eta hil egin da.

Istripua gaur, irailak 23, goizean gertatu da. 57 urteko gizonezkoa konpontzen ari zen teilatutik erori eta hil egin da.

Informazio gehiago dugunean horren berri emango dizuegu.

Aurtengo lan istripuak

Uztailaren 31ra arte, heriotza eragin duten 51 lan-istripu izan dira EAEn. Honi abuztuan eta irailean izandako ezbeharrak gehitu behar zaizkio. Sindikatuek diotenez, 60 langile inguru hil dira aurten lan-istripuan.

Pasa den astean Abadiñon izandako lan-istripuan, lehen aldiz sindikatu guztiak bat egin zuten: ELA, LAB, CCOO eta UGT.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak