Hitzaldia: osteoporosia, arriksuak eta zainketak

I.A. 2005eko irailaren 22a

Kutxako gizarte sailak antolatu du hitzaldi hau Elgetan. Irailaren 28an izango da eta Udaletxean bertan egingo dute hitzaldiori. Ordua: 17:00etan.

Jose Luis Martin izango da hizlaria eta antolatzaile nagusia kutxa bada ere, laguntzaile edo kolaboratzaile izan ditu Nazaret zentroa eta Gizopuzkoako Erizaintzan Diplomatuen Kolegio Ofiziala.

Helburua

Aparatu muskuloeskeleikoko hainbat gaixotasun eman nahi dira ezagutzera, horien sintomei antzematen jakiteaz gainera, horrelakorik jasaten dutenei eguneroko bizitzara moldatzen laguntzeko.

Landuko diren gaiak

  • Osteoporosia zer den

  • Osteoporosiaren kausak
  • Arrisku-faktoreak
  • Osteoporosi motak eta sintomak
  • Haustura arruntenak
  • Aurrea hartu al dakioke gaitzari?
  • Diagnostikoa eta tratamendua
  • Osteporosia eta menopausia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak