Antoni Arantzabal: Pelikulia dana tranpia da, baina gustora egon naiz

Asier Alkorta 2005ko ira. 14a, 18:00
Antoni Arantzabal, Iturri baserrikoarekin egon da Arrasate Irratia. Bertan esandakuak etara dittugu goiena.net-erako be. Antonik esan dau sekula ez dabela balio izan ez juergarako ez gaupasarik egitteko, baiña oin, filma etxean grabatzen dihardutela-eta, hori be egin dau. Egunotan, Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon ezagutzeko aukera eukiko dau.

Zelan grabaketia?

Zelan grabaketia?

Ondo. pelikula asko ikusi barik ibilittakua naiz ni, eta oin bertara etorri da zinia, etxe aurrera! Iñoiz ez neuke pentsauko holakorik! Holakorik egongo zenik be...

Atzo etorri ziran 8:00ak inguruan eta holaxe hasi ziran 9:00ak bueltan. Goizeko 6:00ak arte egin giñuan gaupasa eurekin batera. Lehenengo gaba izan zan astelehenekua. Sukaldera fan, buelta bat egin, hara eta hona ibili… denetik ikusi neban eta ez nintzan aspertu. Barriz eta barriz eta barriz egitten dittue grabaziñuok. Eta zuzendarixan gustora egon arte askotan egin bihar izaten da. Holan luzatu zan gaba. Preparatzen denbora asko egitten dabe, puntuan ipintzen-eta.

Euri artifiziala egin, aktoriak busti… gero alboko basarrira fan eta han sikatu, barriztu, orraztu… eta gero beste grabaziño bat barrixa. Nahi baiño lan gutxiago egindda amaittu jakuen gaba astelehenian. Gura zeben lan gehixago egittia, baiña 5:00ak heldu eta ez zeben gehixaurako denborarik izan.

Jende asko

Kotxetan egon zan…. etorri eta etorri, eta etorri eta etorri. Generadoria, argixak… Auzo-bidia be nahikua estua da… Astelehenian dana montau bihar… baiña oin hori egin biharrik be ez dake eta oin errezago fango dala espero dot.

Gaupasa

Gaur be beste gaupasa bat egingo dot. Bestela ez dot balio izan juerga eta gaupasa egitteko eta oin, ba hori be egingo dot.

Atzokuak gaur be egongo dira eta berrogeita hamar bat lagun egongo dira, gutxienez. Nerekin oso ondo portatzen dira eta edukaziño haundikuak dira. Oso kunpliduak eta profesionalak.

Aktore eta aktoresa famatuak etortzeko ei dira. Ezin neike izenik esan, baiña kategorixa txikixeko aktoriak erabilitta ez ei dago zeregiñik… bautizua ona eukitzeko aktoriak be onak izan bihar dira eta hemen dabiz bueltaka.

Hasieran ezetza

Ezetz esan notsen pare bat bidar, baiña pentsauko nebala be esan notsen eta barriz be deittu zeben telefonotik. Eta bigarren aldiz be etorri zan eta azkenian, ba egitteko esan notsen. Eibarko lehengusu batzun telefonua emon notsen eta harekin martxan hasi eta oin ez jata garbatu baietza emotia. Harek be zerikusixa euki dabe baiezkuan.

Geratzen dira egunak

Hamabost bat egunian-edo egongo ei dira. Oingo astian gabaz eta hurrengo astian egunez egingo ei dabe. Hiru basarri dare hemen eta erdixan lau xamar dago eta hantxe bertan egitten dittue grabaziñuok, hiru basarrixon artian.

Zelan heldu dira Elgetara?

Horren jendiorrek iaz Bergako paskuak be grabau zittuen. Eta orduan hemen inguruan be ibili dira. Zuzendari grafikua ibilli zan argazkixak etaratzen gure basarri inguruan. Direktoria esan neike zein dan ze gure familixa artekuek ezagutzen dabe. Zuzendarixa Koldo Serra da, getxoztarra.

Oin alfonbra gorrira, orduan

Alfonbra gorrittik ez naiz pasauko Donostian, baina gustora egon naiz. Ez nago garbatuta.

Bilddurrezko filma

Hamar urte inguruko neska txiki bat gure etxe atzian zeguan, (Madrileñia ei da eta aktoria inglesa). Eskupetiakin urten zeban umiorrekin eta umioi negarrez eta agertzen da. Tirua be egin zeban eta nik pentsau neban ba hori entzungo nebanik… Ba bai zu, polbora barikua ei da, baina tiro eta guzti.

Pelikulia dana tranpia da, dana kontua, baina gustora egon naiz. Pelikula batzuk badira errealidadekuak eta sinistu barik geratu ez, baina guk ikusi dotu eurixa egitten, oñaztuak egitten… Demasa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak