Urrirako ura Uriarte auzoko baserrietara

Irati Agirreazaldegi 2005ko ira. 8a, 19:56
Uriarte auzora ura eramateko lanak aspaldi hasi zituzten; baina obren hirugarren eta azken fasea abian da, eta urriaren erdirako amaitzea aurreikusi dute. Orduan, Uriarteko 13 baserritara herri erdira besteko kalitatearekin iritsiko da edateko ura.

Abuztuaren 31n hasi ziren Uriarte auzora ura eramateko lanen hirugarren faseko obrak. Aldi honetako lanak amaituta sei baserri gehiagotara iritsiko da ura: Oleiko lau baserrietara; Iribeiturriagara eta Aranburura.

Lanek 69.178 euroko kostua izango dute eta Mendi Nekazaritza, Ur Partzuergoa, Udala eta baserritarrak arduratuko dira ordainketaz.

Uriartera ura eramateaz gain, suteak daudenean erabili ahal izateko sute ahoak ipiniko dituzte baserri bakoitzean; baita mangerak ere; azken hauek zehaztu gabe dago baserri guztietan edo gune batzuetan ipiniko dituzten.

Ura 13 baserritara

Lanak urriaren 15erako amaitzea aurreikusi dute; eta hirugarren fasea eginda Uriarte auzoko 13 baserritara herriaren erdiko kalitate berarekin iritsiko da edateko ura.

Bestalde, Udala aztertzen ari da ur arazoak izan ditzaketen beste auzo batzuetan lanak egitea. Izan ere, Goimendira lau aldiz eraman dute aurten ura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak