Pilotalekua itxita martxora arte lanak direla-eta

I.A. 2005eko irailaren 6a

Martxora arte itxita egongo da. Negu osoan ezin izango da erabili frontoia. Amaitutakoan teilatu berria, aldagelak, argiztapen berri-berria, berogailua eta beste ate bat izango ditu. Eguneko argia ere gehiago aprobetxatuko da. "Bikoiztu egingo da kanpoko argiaren erabilera".

Berrikuntza dezente egiten ari dira eta lanik zailena teilatua aldatzea izango da. Uralita kendu behar dute eta egurrezko adarkatze baten gainean teilazko teilatua geratuko da eginda.

Zorua berritu, argiztapena eta berogailua.

Zorua ere berritu egingo da eta argiak ere den-denak aldatuko dira. Bat edo beste egon daiteke berrerabiltzeko moduan, baina gehienak aldatuko ei dira. Egingo den beste aldaketa adierazgarri bat berogailuarena izango da. "radiante" deitzen den horietakoa da. Ez daude asko Euskal Herrian, baina metodo berri honen alde egitea erabaki dute udaleko agintean daudenek. Jarlekuetarako bakarrik emango du beroa eta kantxan egon edo aulkietan egon demaseko ezberdintasuna egongo ei da. Kantxan 10 gradu dauden bitartean 18 egon daitezke jarlekuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak