Saihesbidea urrian inauguratuko dute; enpresetarako oinezko bidea, Lasaotik

I.A. 2005ko ira. 5a, 14:45
Izango dira 20 bat urte saihesbide baten eskean ziharduela Elgetak. Irailean ez da posible izango, baina urrirako asfalto gainetik ibili ahal izatea da asmoa. Eibar-Arrasate lotuko dituen biribilgunean dihardute lanean. Gertu dago Salbador kalea oinezkoendako bihurtzea.

Aldundiak jarriko ditu 1.260.276 euroak horrenbeste bider eskatuko saihesbidea egiteko. Horrek herri barruko trafikoa arintzea ekarriko du. Alkateak esan digunez Salbadorko 1 zenbakiaren parean piboteak jartzea da asmoa. Dendetako kamioiek izango dute giltza, eta garajeetakoek goiko aldetik sartu beharko dute. Salbador hasieran dagoen lorategitxoa kentzea ere pentsatua dago.

Oinezkoendako bidea Lasaotik

Oinezkoendako bide berria izango da. Lasao kaletik joanda izango dute beharginek biderik motzena. Lasao kalearen amaieran zebrabide bat izango da eta eskailera batzuk lantegietara joateko. Asmoa da kataitik ahalik eta jende gutxien pasatzea eta oinezkoei bidea erraztea Lasaotik.

Kiroldegira autoz joateko irtebinde bila

Aparkalekuak murriztu egingo dira kiroldegian, eta biribilgunetik ezingo da sartu zuzenean. Irtenbide baten pentsatzen dihardute eta posible da Pagatzatik bueltan bide bat zabaltzea berriz kiroldegira gerturatzeko autoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak