Domingo Iturbe kalean eta Berraondokuan aparkalekuetako marrak margotuko dituzte

Goiena 2005ko uzt. 29a, 10:25
Oraindik data zehaztu gabe badago ere, abuztuan edo irailean aparkalekuetako marrak margotuko dituztela jakinarazi du Elgetako udalak. Herriko bi gunetan egingo dituzte lanok. Domingo Iturbe kalean eta Berraondokuan, hain zuzen ere.

Domingo Iturbe kalean, gaur egun, ibilgailuak aparkatzen dituzten arren, gidariek ez dituzte modu egokian uzten autoak. Bakoitzak nahi duen bezala aparkatzen du eta gainontzeko autoak errespetatu gabe, alegia. Horrek kexa ugari ekarri ditu kaleko bizilagunen aldetik.

Behin marrak margotu ostean, Udaletik espero dute ibilgailuak behar bezala aparkatzea.

Aparkatzeko guneak aprobetxatuz

Bestalde, Berraondokuan, atzeko kaletik industria gunearen gaineko garajeetara doan bidean, ibilgailuak noizean behin baino ez dituzte aparkatzen.

Udalak, marrak margotuta lortu nahi du gidariek bertan aparkatzeko aukera izatea. Hau da, orain arte autoak aparkatzenko erabiltzen ez zen gunea aprobetxatzea nahi du Udalak.

Oraindik ez dakite lan horiek noiz egingo dituzten; baina abuztuan edo irailean izango da. Autoa bertan utzita dutenei jakinaraziko zaie ken dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak