Salneurria 12 eurokoa da, 10 Goibeko elkarteko bazkideendako. Antolatzaileek dei egiten dute txartelak ahalik eta lasterren erostera joateko, bigarren emanaldi bat antolatzeko aukera egon daitekeelako.
Antzezlan hori Javier Vizcaino irrati esatariaren saioan oinarrituta dago, zehazki esanda Madrilgo irratietan Euskal Herriaz esandakoetan.