Aste honetan hasiko dira Maala parkea urbanizatzeko planak

A.G. 2005eko uztailaren 18a

Maala parkea urbanizatzeko lanak asteon hasiko dira. Proiektu horren barruan, Espaloia Kafe Antzokira arteko bidea egokituko dute eta plazatxoa ere egingo dute orain dagoen orubean.

Gune berdea ere izango du eta baita San Rokerekin lotzeko bidea ere.

Maala parkeaurbanizatzeko proiektuaren aurrekontua 320.275 euro da, eta Gipuzkoako Foru Aldundia egingo da zati baten kargu; 145.000 eurorena, hain justu ere. Elgetako Udalak aurreikusi du abendurako bukatuta egongo dela Maala parkearen urbanizazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak