Domekan 150 ziklista Mendiko Lasterketan

Irati Agirreazaldegi 2005ko uzt. 15a, 12:04
Euskadiko Mendiko Txirrindulari Lasterketa jokatuko da Domekan Elgetatik abiatu eta bertan amaituz. Probak aurten badu berrikuntzarik: kanpoko talde gehiago ekarriko dituzte. Lehia polita egongo da, beraz, hemengo eta kanpoko txirrindularien artean.

Guztira, elite mailako eta 23 urtez azpiko 150 txirrindulari inguru izango dira Elgetan.

Hego Euskal Herrian maila honetan jarduten duten talde guztietako ordezkariak etorriko dira Elgetara. Hauetaz gain, Iparraldeko Entente Suf Gescone eta beste bi txirrindulari talde izango dira proban eta baliteke Italiako talde batek ere parte hartzea. Gropusa, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Catalunya-AngelMir, Cai-Zaragoza eta Camargo -Roper Espainiako taldeak ere etorriko dira. Herriko ordezkaria, berriz, Xabier Arantzeta izango da.

Kanpoko talde gehiago ekartzea izan da probaren aurtengo berrikuntza. “Emakumeen birako etaparik ez da aurten Elgetan amaitu, beraz, txirrindularitza zaleak gustura lagatzeko proba hau indartzeko ahalegina egin dugu”, esan digu Emilio Mandaluniz antolatzaileak.

Asentzioko gaina bi aldiz

Goizeko hamarretan Elgetan abiatu eta besteak beste Areitioko gaina eta Asentzio bi aldiz igo ostean. 13:00ak inguruan lehen txirrindularia helmugan izango dela aurreikusi dute. Guztira, 124 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek Gipuzkoako eta Bizkaiko lurretan.

Antolatzaileen esanetan, “lasterketa ikusteko toki egokiena Elgeta bera da. Irteera eta helmuga bertan egoteaz gain, 11:30ean eta 12:20 inguruan herritik pasatuko dira txirrindulariak”.

Informazioa Bozgorailuetatik

Bestalde, lasterketa abian den bitartean plazako bozgorailuetatik karreraren nondik norakoen berri emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak