Fo-fo-fo Ipintzako finalera

Irati Agirreazaldegi 2005ko uzt. 12a, 12:40
Egubakoitzean jokatuko da Ipintzako areto futbol txapelketako finala eta elgetarrak bertan izango dira.

Bergaran jokatzen den Ipintzako areto futbol txapelketako finalerako sailkatu da Fo-fo-fo taldea. Finalerdia 2 eta 1 irabazi zuten elgetarrek Hotel Ormazabal taldearen aurka eta honela finalerako txartela eskuratu zuten.

Hirugarren urtea dute Fo-fo-fo taldekoek finalean eta behin irabazi dute. Finala egubakoitzean, hilaren 15ean, jokatuko dute 20:00etan Ipintzan.

Oraindik zehazteke dago finala zein talderen aurka jokatuko duten. Izan ere, finalerako Angiola taldekoak sailkatu ziren, baina hauek ezin dute esandako egunean jokatu. Beraz, beste talde bat aukeratu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak