Jone Oianguren (London): 100 metrora egin dit eztanda

Monika Belastegi Aranzabal 2005ko uzt. 8a, 15:31
Jone Oiangurenek gertutik bizi izan ditu bonba hotsak. Asteleheneko Goienkarian bere esanak jaso dituzte eta baita beste hiru debagoiendarrenak ere. Astelehenekoan argitaratuko dira laurak. Aurrerapen bat mezu honetan.

Horrela kontatu digu Jone Oiangurenek.:

Lanean nengoen hotelean, Ambassador hotelean egiten dut lan, Upper Woburn place kalean dago, autobusak eztanda egin zuen lekutik 100 bat metrora. Eztanda entzun eta berehala ginen han. Izugarria izan zen, autobusa erdibituta zegoen. Ez zen lineako autobus gorri horietakoa, tourretan, turistak hirian barrena eroaten dituzten horietakoa, baizik. Jendea garrasika zegoen, odoletan; batzuek besoa falta zuten, besteek eskua…

Berehala iritsi ziren polizia eta anbulantziak.

Gure hotelean, bezero guztiak konferentzia geletara eraman genituen, izan ere, lur azpian daude, eta han seguruago egongo zirelakoan. Bospasei orduz izan genituen han.

Iluntzerako, 20:00ak arte

Iluntze aldera, egoera pixka bat normaltzen hasi zen, hiriko lehen zonatik kanpora, behintzat: errepide batzuk zabaldu egin zituzten eta trena ere martxan jarri zuten; orduko lau. Hala eta guztiz ere, jende asko zebilen kalean gora eta behera etxera ezin bueltatu. Herritar gutxirekin berba egiteko aukera izan nuen, baina zalantza gutxi zegoen atentatua nork eragin duen azaltzeko orduan: Al Qaeda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak