Ikus-entzunezkoa eta komedia Espaloian

Elgetako Udalak uztailean diapositiba emanaldia eta antzezlan bat antolatu ditu.

Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezkoa

Milioi bat kilometro lur azaletik diapositiba emanaldia eskainiko du Nairobitarra espedizio taldeak.

Eguna: uztailak 7, eguena

Ordua: 20:00etan

Lekua: Espaloia Kafe Antzokia

Sinopsia: Lehen espedizioa, 1980an, Angel Ortiz eta Manuel Mokoroa bere taldearekin joan ziren espedizioari izena eman zion hiriraino. Horretarako Donostiatik Hondarribiarako ibilbidea egiten zuen autobus publiko bat erabili zuten, aldez aurretik moldatua, noski. Hiru hilabete eta erdiko bidaia izan zen, abenturez, gorabeherez eta egoera imajinaezinez beteta. Autobusa Kenyan gelditu zen, bertako futbol talde batek erabiltzeko. Bigarren Nairobitarra mudantza-kamioi batean ibili zen, 1982tik 1989ra arte, eta Iparreko Afrika eta Europa ibili zituen. Itsasoz Kanadara bidali zuten, eta 1989 eta 2002 artean Amerika zeharkatu zuten Alaskatik Ushuaiaraino. Azkenean, ibilgailua Santiagoko fundazio baten esku utzi zuten.

Antzezlana

Nora hoa, neska? Komedia izango da ikusgai.

Eguna: uztailak 8, barikua

Ordua: 22:30ean

Lekua: Espaloia Kafe Antzokia.

Sinopsia: Senarra Peparengandik banandu da, hogei urtez ezkonduta egon ondoren. Pepak bere bizitza kontatzen digu. Berak ere ezin du sinetsi bere bizitzarekin zer egin duen: lana bertan behera utzi zuen, senarrari atsegin ematearren eta, orain, atzera begiratu eta ohartzen da antzezle-lanean jarraitu izan balu bere bizitza zein desberdina izango litzatekeen. Baina, etsipenak hartuta dagoela dirudien unean, Pepa alaia berpizten da, galdutako denbora berreskuratzeko prest...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.