Dokumentala 1936ko gerratearen gainean

I.A. 2005eko ekainaren 27a

Espaloia Kafe Antzokian emango da dokumentala. Hilaren 29an izango da, eguaztena, 19:30ean. Aurreko eguztenean 50 lagunetik gora egon ziren hitzaldia jarraitzen, eta interes handia sortu du gerra sasoiak Elgetarengan izan zuen eraginak.

Hemengo den dokumentalaren sarrera gisa hauxe adierazi digute:

Behar-beharrezko da 1936an demokratikoki aukeratutako gobernuaren aurka izan zen kolpe militarrean fusilatu eta desagertutako hiritarrak aintzat hartu eta egindako kalte morala konpontzea.

Norabide horretan Debagoienean 2003an egindako ekintzak agertzen dira. Hildako haiek nor ziren, zer pentsatzen zuten, nola bizi ziren eta zergatik hil zituzten ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak