Lehen zatia oso berdindua izan zen. Partidua hasi eta berehala, Añiketanekoek jabe ziren, baina beroak eraginda fisikoki jaitsi egin ziren. Bizkaitarrek hori aprobetxatu zuten gora etortzeko, eta lehen zatia bukatzear zela berdinketa lortu zuten.
Bigarren zatia arrasatearrena
Bigarren zatia hasieratik arrasatearrena izan zen. Berehala bigarren gola egin zuten. Eta hori gutxi balitz, hirugarrena eta laugarrena sartu zituzten. Durangokoek ezin izan zuten ezer egin horren kontra eta garaipenak, beste behingoz, Arrasatera alde egin zuen azkenean.