Txuma Murugarren ekainaren 17an, Kafe Antzokian

I.A. 2005eko ekainaren 15a

Gaueko 22:30ean izango da kontzertua. Sarrera 5 euro (bazkideek 3) izango da eta Topagunearekin dagoen hitzarmenaren bidez etorriko da Txuma Espaloira. Berak dioenez, ez da sentitzen kantautore, baina ukitu horiek ere erakutsiok ditu.

Laugarren diskoa da Bizkaian aspalditik bizi den bakarlaria aurkezten ari dena. Baina ez hori bakarrik. Bere emanaldietan bere ibilbideko kantuei ere egiten die errepaso, baita Sasoi Ilunak garaiko Izaskun moduko abesti mitikoak entzuteko parada ere izaten da. Diskografia :

  • Nere Lehioak (2000)
  • Hegazkinen arima(2001)
  • Gauak, neskak eta maletak (2003)
  • Nire anaiaren kotxeko argiak (2004) ( Diskoko kantua entzuteko aukera )

Nere anaiaren kotxeko argiak da bere azken diskoa eta bertan heldutasuna eta abesti ederrak egiten maisua dela erakusten digu. Eguneroko gauzak gai harturik.

Informazio gehiago hotsak.com webgunean. Baita "diskografia" ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak