Ludoteka itxita

Irati Agirreazaldegi 2005ko eka. 2a, 13:35
Abendutik irekita egon ostean, martitzenean, maiatzaren 31n, itxi zituen ateak ludotekak. 26 ume ibili dira bertan Nagore Ojanguren begiralearekin. Orain, Udala aztertzen ari da zein premia dagoen herrian ludoteka izateko, eta eskaririk ba ote dagoen.

Kultura etxean dago ludoteka eta abenduaren 13an zabaldu zutenetik bost hilabete eta erdi irekita egon ostean, maiatzaren 31n itxi zituen ateak. Azken eguna zela eta bertako umeek merienda izan zuten.

Ludoteka ireki zenean maiatzera arte zabalik egoteko konpromisoa hartu zuten dirulaguntza batzuk tarteko zirela; orain, ordea, ez dute laguntza hori berriz jaso, ondorioz itxi egin dute. Udala aztertzen ari da zein premia dagoen ludotekari dagokionez, eta horren arabera erabakiko dute aurrerantzean zer egin.

Umeak eta arduraduna gustura

Nagore Ojanguren ludotekako arduradunak penaz utziko omen du. 2 eta 9 urte bitarteko 26 umek eman zuten izena eta elkarrekin ongi moldatu direla esan digu. Eskulanak egin dituzte eta batez ere jolasean ibili dira.

Jon, Gaizka, Adrian eta Jon ere oso pozik ibili dira ludotekan. “Eskulanak egitea izan dugu gustukoen; eta berriz zabalduz gero gu behintzat etorriko gara”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak