Munduko Kopako lehen proba izanda, hainbat lekutako korrikalari asko izan ziren; horren lekuko da irabazlearen jatorria, esaterako. Ingalaterra eta Frantziatik etorri dira aurtengo irabazleak. Gizonezkoetan 30 urteko Rob Jebb ingelesa nagusitu zen. Emakumeetan Corinne Favre frantziarra.
Jesus Mari
Ez zen beste Elgetako inor egon, guk dakigula. Jesus Mari animatzera ere hainbat lagun joan ziren eta argazkian ikusi daitezke horietako batzuk. Debagoienetik beste hainbat ere aritu dira proba hau egiten. Ondoen geratu zirenetako bi dira Asier Urdanpileta oñatiarra eta Aritz Kortabarria arrasatearra. Zorionak denei eta bereziri Jesus Mariri.