Zapatu gauetik domeka goizera bitartean ustez hiru pertsonak lapurretan egin zuten Elgetako lau enpresatan. Leihotik sartu omen ziren eta elkarren ondoan, komunikatuta dauden enpresatan lapurtu.
Alfa-Deco, S.A. enpresan esaterako, telefono mugikorrak eta eramateko ordenagailuak lapurtu dituzte. Beraien arabera, kalteak handiak dira.
Lapurreta jasan duten hiru enpresak dagoeneko salaketa egin dute. Ertzaintza oraindik ikertzen ari da lapurretak nola gertatu diren eta baita zenbateko kalteak eragin dituen.