Hamabost lagun hika ikastaroan

I.A. 2005eko maiatzaren 23a

Udaleko Kultura batzordeak bultzatutako ikastaroan jende dezente dabil. Hika noiz erabili, zelan erabili, zeinekin bai eta zeinekin ez, hikak dakarren afektibotasuna, konplizitatea...

Azalpenok Juan Martin Elexpuruk eman ditu ikastaroko lehenengo egunean. Eguazten eta eguenetan batzen dira eta adin guztietako jendea dago parte hartzen. Nor-eko taulari astindu ederra eman diote ikastarokoek eta baita Nor-nori-rekin hasi ere.

Denerakoak, ikastaroan

Denerako jendea dago ikastaroan, baina gehienak gazteak dira, hika gutxitan egiten dutenak eta altxor preziatu horrek erakarrita apuntatu direnak. Hala ere, zahartxoagoak direnak ere badaude.

Erronka handiena erabilera

Erabilera izango da ikastaroaren erronka. Bai noka eta baita toka ere. Emakumezkoekine egiten den hika dago nahiko makal eta belaunaldi batetik aurrera ez da batere erabiltzen. Ia gero eta erabiltzaile gehiago batzeko balio duen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak