Magia Mostra arrakastatsua izan da, hurrengo urtean berriz

I.A. 2005ko mai. 20a, 13:50

Magikoa izan da asteburua Elgetan. Berba horiekin laburtu dute antolatzaileek asteburuan bizitakoa. Hurrengo urtean Jandro magoak hartuko du parte II. magia mostran. Horixe erabaki dute ikusleek.

Autokritikarako lekua ere egin dutela irakurri dugu Espaloia Kafe Antzokia -ren webgunean, baina gailendu dena espektakuloa izan dela diote. Handik atera dugu informazioa:

Herritarrak eske

Herritar asko gerturatu zaizkigu eskerrak eta zorionak ematera. Horrekin batera, baina, mezu argia zekarten. Hurrengo urtean ere egingo da, ezta?

Hurrengo urtean II. magia mostra

Noski, hurrengo urtean ere egingo dugu II. magia mostra. Gainera, ikusleek erabaki duten mago batek errepikatuko du hurrengo urtean. Jandro aukeratu du jendeak. 350 boto jaso ditugu eta Anthony Blakeren aurretik geratu da Jandro. Bi botoren aldearekin. Estatuko umore Magiako irabazlea izan da Jandro eta umore fin hori erakutsi zuen Espaloiko taulan. Ikusi zutenak akordatuko dira surf taulaz, izararekin lepoa apurtzeaz, karta jokoez, taula gainera atera zuen kontenedoreaz… Ez duzula ezagutzen? hemen Jandroren webgunea.

Jandroren gainean

  • Gertuko magia saria Valongom (Portugal 1997).

  • Gertuko magia sari Internazionala Estorilen (Portugal 1997).
  • Merituaren medalla Ron Macmillanen Day of Magic (Londresen 1997).
  • Kartomagiako sariketan bigarren saria 1998an.
  • Magia komiko Estatuko saria (2001)

Ikusleen erantzuna

Inbertsio handia izan da Kafe Antzokikoendako, baina ikusleen aldetik lortutako erantzunak ahalegin hori berriz egitera garamatza. 1.000 lagunetik gora egon da hiru egunetan eta kaleko magia egon denean ere herri guztia jantzi dute magiaz. Lerro hauetatik eskertu gura ditugu Arabako ilusionista elkarteko kideak. Mundiala izan da elkarlana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak