Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik, maiatzak 9, uztailaren 15era bitartean itxita egongo da Bergaratik Elgetarako bidea, 3,50 tonatik gorako kamioientzat. Arrazoia, Izarre eta Uberako bihurguneetan egiten ari diren hobekuntza lanak.
Bide hauek erabiltzea gomendatzen da: Bergaratik GI-632 eta GI-2639 (Kanpazartik) errepideak eta Elorriotik GI-632, BI-632 eta BI-2632 errepideak.
Autobus zerbitzu berezia
Itxierak autobusengan ere izango du eragina. Ondorioz, Bergara-Bilbo lineako autobusekin konektatzeko Elgeta Kanpanzarrekin lotzeko zerbitzua jarriko dute: Elgetatik Kanpanzar aldera honako orduetan irtengo da autobusa: 08:40, 14:00, 17:10 eta 18:10; zapatuetan, 08:40 eta 17:10 eta domeka eta jai egunetan, 09:40, 17:40 eta 20:40. Kanpanzartik Elgetara: 09:15, 13:25, 17:30 eta 18:30; zapatuetan, 09:30 eta 18:30 eta domeka eta jai egunetan, 10:30, 18:30 eta 21:15.