Anthony Blake ilusionista ezagunaren erakustaldia hilaren 13an, barikua, izango da. Zapatuko magia galan Lisboa, Frantzia eta Espainiako jaialdietako irabazleak izango dira Txan Magoaren gidaritzapean. Txan magoak ondorengo adierazpenak egin zituen: Harrituta nago Espaloiak egindako apustuarekin.
Domekan, amaiera jaiaz gain, magia izango da kalean. Magia Mostrako egun guztietarako bonoak 30 euro balio du. Egun bakoitzeko sarrerak ere eskura daitezke honako telefonora deituta: 943 78 90 85.